Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  
Greta liburua ~ Non sailkatua : 2009 Maiatza 25

Liburuari buruz:

  • Liburuaren ezaugarriei buruz eta sarrera: Hiruhilabete honetan irakurritako liburua Jasone Osorok idatzitako liburua da, hain zuzen Greta deritzona eta Elkar argitaletxea argitaratuta.
  • Azaldu zergatik irakurri duzun: Greta liburua hautatu dut, nire ikaskide batek gomendatu didalako.
  • Bilatu argitaletxeak ematen duen laburpena eta kopiatu eta itsatsi. Hona hemen Euskaraz.net ematen duen laburpena: Liburu honek mutiko baten bizitzaren zati berezi bat kontatzen du. Istorio hau, mutikoa, Oskar, bere neska-lagunarekin, Anarekin, ezkontzeko prestakuntzak egiten ari den bitartean sortzen da. Oskar bere etxean, amonaren dendan egondako manikiarekin, Gretarekin, bizi zen, eta hori bere neska-lagunari ez zitzaion gustatu. Ondorioz, Anak bien artean erabakitzeko eskatzen dio Oskarri. Istorioan zehar mutiko honen aukeraren berri izango duzu eta baita ere Greta eta Anarekin gertatzen denaren berri. Gure ustez, Jasone Osorok idatzi duen eleberri hau, mota guztietako irakurleontzat egina dago. Nabarmentzen den ezaugarria sentimenduak diren arren, oso gai bitxia dauka eta ez da edozein amodiozko eleberri bezala. Anima zaitez! Zerbait berria proba ezazu! http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka68/26
  • Liburuari edota egileari buruz ari diren weborri eta blogen estekak jar ditzakezu: Weborri honek egileari buruzko informazioa eskaintzen digu: http://www.seix-barral.es/fichaautor.asp?autor=339.
  • Argitaletxeak berak ematen duen liburuaren irudia erabili, edo liburuaren gaiarekin harremana duen beste irudiren bat.  Ez dit uzten argazki bat eskegitzen, hala ere, jarri “maniqui” hitza Google-en eta liburuarekin harremana duten argazkiak agertuko dira, adibidez, http://2.bp.blogspot.com/_10hQyWAosDY/RlREEJbndJI/AAAAAAAAAA4/HM4F29VV63o/s400/maniqui%5B1%5D.jpg

Liburua irakurri ostean.

  • Emazu liburuaren balorazio orokorra: Greta liburua entretenigarria iruditu zait, baina askotan pixkat irreala, ez dut inoiz maniki batengaz maitemintzen den pertsona bat ezagutu eta. Izan ere positiboki baloratzen dut.
  • Adierazi nola sentitu zaren irakurri duzun bitartean: Liburu hau atseginez irakurri dut zeren irakurtzen nuen bitartean jarraitzeko gogoak sentitzen nituen eta azkenean zer gertatuko zen jakingurarekin nengoen.
  • Gomendatu liburua (ala ez), zer irakurle motari gustatu dakiokeen adieraziz eta horretarako arrazoiren bat emanez: nire ustez Greta liburua irakurle zabal eta heterogeneo batentzat idatzita dago, agian gazteentzat gehiago begiratuz edo, baina nire pentsaeran gehiengo batentzat idatzita dago, baldintza batekin, irudimena izatea eta bakoitzaren irudimenarekin Greta irakurtzea
  • Adierazi ea irakurriko ote zenukee.n idazle beraren beste libururik: Bai, zergatik ez? Idazkera oso onarekin idatzi du Jasone Osorok eta nire gustukoa iruditu zait.
  • Bila interneten idazle beraren beste libururen bat interesgarria izan dakikezuna: Tentazioak, Korapiloak (Desnudos), Isadora, Jara, Elgoibarko baserriak…
Bi letter/Bi anai ~ Non sailkatua : 2009 Martxoa 4

  • Liburuak osorik irakurri dituzu? Zer moduzkoa iruditu zaizkizu? (’ongi’ eta ‘gaizki’ bezalako adizlagunak debekatuta)
  • Bai, bi liburuak irakurri ditut eta pareko iritziak izan arren, Bi letter gehiago gustatu zait.

    “Bi letter”, istorio polita da baina nire ustez bizia falta zaio, adibidez, nik liburua irakurtzean ez dut nire burua harrapatuta antzeman eta liburu baten helburuen artean hori oinarrizkoena da. Hala ere, lehen esan dudan moduan adiskideen istorio polita da. Beste aldetik, “Bi anai” ez dut gustoko izan, hasteko animaliak narratzaileak izateko teknika ez zaidalako egokiena iruditzen eta ez zait batere atsegin. Ostera, gogoko izan dut nola itxuratu dituen gizartearen gogorkeriak adimen-urriko pertsonekin.

  • 1500 bat karakteretan laburbil itzazu argumentuak.
  • Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian:

    Bernando Atxagak idatzitako“Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian” liburuan, Martin izeneko aitonaren gaztaroaren gertaldi garrantzitsu bat jasoten da. Martinek Euskal Herrian igaro du bere bizitza, baina beti Ameriketara joateko ametsarekin ibiltzen zen buruan eta hala egin zuen. Horrela, zaharra zenean bi gutun jaso zituen eta biak bere betiko bi lagunen heriotzaren berri emanez. Eskutitzak asko ikertuz, adiskideak haserretuta zeudela oroitu zen.

    Aspalditik, Beltza, Iharra eta Martin hirukotea lagun oso bereziak ziren. Beltza oso handia zen eta emakumeekin egotea oso gogoko zuen, alderantziz gertatzen zitzaion Iharrari, haien lagunen artean ahuleena zela eta emakumeekin ez zuela ospe handirik. Arrazio haiengatik, Beltzak Iharra denbora guztian mesprezatzen zuen. Egun batean Iharra nekatu egin zen eta haien arteko lehiaketa bat prestatu zuen. Entrenamendu gogorren ostean, eguna iritzi zen eta azkenez, Iharra irabazi zuen.

    Bi anai:

    Bernando Atxagak idatzitako liburuan, Daniel eta Pablo, bere aita galtzen dute. Daniel, adimen-urriko mutikoa da eta bere anaia denbora guztian zaintzen du bere aitak esan zuen moduan. Animali batzuk bere mintzoa deiturik Obabara joaten dira,Obaba haien herria da eta  zehazki anaien etxera joaten ziren. Animali bakoitzak bere ikuspuntutik kontatzen du Daniel eta Pablo bizitzen ari diren istorioa, baina beti bere mintzoaz gidatuta. Dani oso txarto ikusita dago bere herrian eta hare gehiago, inpultso sexuala ateratzen zaionean eta kontrol barik herriko jendea izutzen duenean. Horrelako abentura izan zuen neska batekin, Teresa deitzen zena eta honek gertatutako guztia Pabloz maiteminduta zegoelako egin zuen. Pablo gaixoa ez zekien zergatia eta oso larrituta zegoen bere anaiarekin, alde batetik Danielen gainean egon behar zelako denbora guztian bera zaintzen, bere aitak esan zion moduan eta bestetik, dirua izateko lan egin behar zuen eta egun osoa lanean ematen zuen. Haien lehengusu mendekatzaile eta gaizto batek, arrazoirik gabe bien bizitza mindu nahi zuen eta denboraren poderioz bere helburua lortuko zuen. Gutxika-gutxika liburuaren animaliak bizia galtzen dute eta berriak agertzen dira. Azken animalia izan ezik, antzara dela eta heriotza itxuratzen duela.

  • Bi letter: zer eragin sortzen du irakurlearengan Atxagak ingelesezko hitzak tartekatuz? Old Martin eta Kathleen-en arteko herremanaren ezaugarriak eman.
  • Atxagak ingelezko hitzak tartekatzen ditu eta kontakizunan lortzen duen efektua interesa edo garrantzia ematea da. Nire ikuspuntutik, idazleak ezaugarri hau gehitzen du bere liburuan, gure protagonista hizkuntzetan duen egoera traketsa modu dibertigarri batez adierazteko. Baita ere, grazia pixka bat emateko tartekatzen ditu ingelesezko hitzak.

    Old Martin eta Kathleen, zoritzarrez ez daukate ia erlaziorik, hizkuntza berezitasunagatik. Hala ere, ahalegintzen dira eta Kathleen bi gutun famatuak ematen dizkio Old Martini.

  • Bi anai: Zer da Mintzoa, zure ustez? Lotu animalia hauek eta pertsonaiak: Sugea, txoria, katagorria / Paulo, Daniel, Carmen.
  • Nire iritziz, Mintzoa, animalien barne ahotsa da, kontzientzia modukoa.

    Txoria-> Paulo

    Katagorria -> Daniel

    Sugea -> Carmen

    Bi letter / Bi anai – Egin beharrekoak ~ Non sailkatua : 2009 Martxoa 3

  • Liburuak osorik irakurri dituzu? Zer moduzkoa iruditu zaizkizu? (’ongi’ eta ‘gaizki’ bezalako adizlagunak debekatuta)
  • 1500 bat karakteretan laburbil itzazu argumentuak.
  • Bi letter: zer eragin sortzen du irakurlearengan Atxagak ingelesezko hitzak tartekatuz? Old Martin eta Kathleen-en arteko herremanaren ezaugarriak eman.
  • Bi anai: Zer da Mintzoa, zure ustez? Lotu animalia hauek eta pertsonaiak: Sugea, txoria, katagorria / Paulo, Daniel, Carmen.
  • ~ Non sailkatua : 2009 Urtarrila 14

    Kaixo!

    Idazlan honetan, gezurra eta egiari buruzko iritzia botako dut. Gezurra esatea, oso ugaria den jokabide mota bat da. Batzuetan, nabaria izan daiteke ala ez, baina azkenik egia beti ezagutzen da. Badaude gezur mota asko: beldurtienak, irribarretsuenak, umeenak, gurasoenak…

    Lehengo motakoak, badira jokabide hau erabiltzen dutenek egiari beldurra diotelako eta gezur batekin estaltzen dutelako, baina bertan ez da amaitzen zeren eta, gezurrak gezurrekin bola handi bat sortzen dute eta bola hori gelditzeko benetan zaila da.

    Bigarren motakoak, gezurra txantxetan erabiltzen dute eta badago jende asko horretan aritzen dela, baina guztietan gezur txikiak eta sinpleak izaten dira, barre egiteko eta kitto.

    Gurasoen eta seme-alaben gezurrak, nire iritziz ugarienak dira, batzuetan konfiantza faltagatik, besteetan errealitatea den moduan ez ezagutzeko… Gurasoen gezur ziur bat bada gabonetan esaten dutena: olentzero eta errege maguen kontuak.

    Nire iritziz, gezurrak oso oso erabiliak dira, baina batzutan ona egiteko helburuarekin botazen dira. Nik horretako bat esan dut orain direla egun batzuk, egoera horrelakoa zen: nire lagun batek bere mutil-laguna utzi du pasaden astean, eta neska beste mutil batekin hasi da irteten. Nik bere senargai ohiaren oso laguna nahiz eta egun guztietan adore ematen diot pozago egoteko. Herenegun galdetu zidan ia norbaitekin bazegoen eta ez ezetz esan nion, beraz gezurra aukeratu nuen bide bezala. Zergatik? Banekielako horrela hobeto izango zela bera beti dagoen moduan egoteko. Orduan mutilak eskerrak eman zizkidan eta erantzuna bestea izan balitz, galduta egongo zela erantzun zidan. Beraz, ez nahiz damutzen esandako gezurragatik, bere onerako esan dudalako.

    Besterik gabe, hurrengora arte.

    Muxuak

    Datozen asteetarako zeregina ~ Non sailkatua : 2008 Abendua 3

    Egun on:

    Idatzi beharko duzu 1000 karaktereko (16 lerro) sarrera bat. Bertan, gezurraz eta egiaz pentsatzen duzuna adierazi beharko duzu, zeure jokaera haiekin eta beste batzuena ere, adibideak jarrita, nahi izanez gero. Ondoren, zeure ikaskideek egindakoa iruzkindu beharko duzu, ikusten dituzun akatsak azalduz eta zeure iritzia emanez. Ados? Lan ona egin. Animo!

    Zertarako erabiliko dugu bloga? ~ Non sailkatua : 2008 Azaroa 26

    Nire bloga erabiliko dudan lehenengo aldia izango da gaur. Pasaden egunean, Koldok urte honetarako zeregin bat bidali zigun, blog bat kudeatu. Geure irakaslea web-orri hau erabiltzen azaldu eta gero, sarrera bat prestatzea bidali zigun.

    Nire ikuspuntutik bloga euskararen erabilpena handituko digu eta euskara beste arlotan garatzeko aukera ona izango da teknoklogia berriekin batera, Internetekin . Hori lortuko dugu iruzkinen eta sarreren argitarapeneen bidez.

     Arrazoi hauengatik, ideia ona iruditzen zait blogaren sorrera eta euskara lan egiteko modu entretenigarri hau gustoko dut. Badaukat kurtsoaren amaieran oso polita geratzeko itxaropena .

    Leyre (…)

    Kaixo Mundua! ~ Non sailkatua : 2008 Urria 27

    Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

    Pertsonala
    • Deskribapena:
    • Nire ICQ:
    • MSN:
    Egutegia
    Maiatza 2012
    A A A O O L I
    « mai    
     123456
    78910111213
    14151617181920
    21222324252627
    28293031  
    Honi buruz
    Atalak

    Artxiboak
    Bilatu

    Kredituak eta jarioak
    Valid XHTML 1.0 Transitional
    Valid CSS!
    Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
    hosting y dominios